TAIZÉ

2008 urteko gutuna

Cochabambako Gutuna

 
Gazte latinamerikarren topaketa gertatu zen Cochabamban, Bolivia, 2007. urriko 10etik 14ra. Topaketa denbora luzez prestatu zen hiriko eta inguruko parrokia eta familietan. Boliviako lurralde desberdineko, Latinamerika guztiko eta Europako zenbait herrialdetik joandako 7000 partaide bildu zituen. 2008. urterako “Cochabambako gutun” hau Ginebra hirian, abenduko amaieran ospatuko den Gazteen Europear topaketa dela eta, argitaratuta izan da.

Bolivian bildutako Latin Amerikako herrialde guztiko gazteekin batera, ondorengo galdera egin diogu gure buruari: ze itxaropen bide ireki dezakegu gaur egun?

Giza eta etnia aniztasuna ezaugarri sakona duelarik, Boliviar herriak, gatazken gainetik, aurrera egitea bilatzen du, justizia eta bake maila handiagoak helburu dituelarik.

Lurreko toki askotan, gaur eguneko tentsioak oraindik irekiak irauten duten historiako zaurietatik datoz. Non topatuko ote sendabidea, zuzengabekeriaren aurrean, ezintasun sentimenduak hazten den bitartean?

Cochabamban elkartu diren gazteek erakutsi dute, zelan aniztasunak bere barruan, norgehiagoka eta banaketara eraman beharrean, elkar aberasketa eta alaitasunaren agindua gordetzen duen. [1]

Bolivian topatu ditugu, bere izaera osoan adiskideturiko bihotz batekin borrokatzeko, Ebanjelioak egiten duen deia adierazten duten fededun kementsuak.

Berradiskidetzearen iturrian

Jainko biziarekiko kidetasun pertsonaletik lortzen ditugu adiskideturiko bihotz batekin borroka egiteko indarrak. Barne bizitza bat izan gabe ezin izango genuke gure erabakien azken mugaraino ailegatu. Jainkoan topatzen dugu alaitasuna, bizitza osotasunaren itxaropena.

Ez al da izan Jainkoa bera lehen urratsa eman duena? Jesusen etorrerarekin , Jainkoak gizaki bakoitzarekin elkartrukerako konpromisoa hartzen du. Ulertu dezakegunaz landa gaude, Jainkoa oso gertu dagoelarik.

Maitasunagatik, berak gure izateaz partaidetza hartzea nahi izan du. Gizakia bilakatu da. Are gehiago: bere bizitza gurutzean emanda, Jesusek azkeneko lekua aukeratzen du [2] Beregan harturik Jainkotik banatzen gaituena, gure izaera, eta gizadi guztiarena [3], jasotzen du. Trukean, bere bizitza zabaltzen digu. [4] Kreazio osoa antzaldatzen hasten da. [5]

Jainkoarekiko hartu-eman hau gugan otoitzean ematen da: Espiritu Sainduaren bitartez Jainkoa gugan bizitzera dator. Bere hitzan eta sakramentuetan Kristo guri ematen zaigu. Erantzun gisa, guk ere beragan dena eman dezakegu. [6]

Ez al da izan horrela, nola Kristok lurrean su bat piztu duen eta gugan, jadanik, sutan dagoelarik?

Guztiekiko gure adiskidetasuna zabaldu

Adiskidetzearen sua ezin dugu gorde. Su horrek bakearen artisauak izatera eramaten gaituen bidea argitzen du, gertu eta urruti daudenekiko. [7]

Jainkoak gugan egiten duena ulertzen badugu, gure elkar harremanak aldatuak izango dira. Besteekiko benetako elkartasun bat edukitzeko gauza izango gara, bizitza elkartruke gertatzen delarik, non eman eta jaso egiten dugun.

Ebanjelioak gonbidatzen gaitu bestearekiko lehenengo urratsa ematera, elkarrekikotasuna aurretik kontuan hartu gabe.

Situazio batzuetan, haustura afektiboen ostean batez ere, berradiskidetzea lortezina iruditu daiteke. Jakin dezagun orduan, berradiskidetzearen desira bera, honen hasiera dela jadanik. Kristok bere gain hartzen du irteera gabekoa dirudiena, eta guk eman diezaiokegu osaketa behar duen hori. Guzti honek pausu bat ematean, nahiz eta txikia izan, bakera eramaten gaituen une horiek ulertzeko prestatzen gaitu.

Berradiskidetzeak sakonki eraldatu ditzake gure gizarteak. Biztutako Kristoren Espirituak lurrazalaren itxura berritu egiten du. Utzi diezaiogun gure buruari Berpizkunde dinamika honengatik eramaten!. Ez gaitezen gogogabetu arazoen konplexutasunagatik. Ez ahaztu gutxirekin hasi gaitezkeela. [8]

Elizaren kidetasunak mantentzen gaitu, bera da denontzako adiskidetze lekua. [9] «Guretzako bere semeek esaten dutenari adi dagoen ama bezalakoa da. Berak babesa ematen du, kontsolatzen du.» [10] Latin Amerikako gazte baten hitz hauek galdera bat sortarazten digute: Jaikoaren errukiaren islara izaten ba al dakigu?

Gatazka garaietan, besteari adi egoten jakingo dugu? Horrenbeste banaketa ez zen hain mingarria izango. [11] Bestearen tokian jartzeko ahaleginak egin ditzagun.

Ondasunen banaketa bidezkoago baterako erne egoten jakingo dugu? Ausartu gaitezen gure bizimodua berrikusten bizitza sinpletasun, txiroekiko elkartasun eta kreazioarekiko begirune handiago baten helburuaren bila

Gu baino behartsuagoak direnetik gertu egongo al gara? Beraiekin elkarbanatzerakoan bizitza elkartrukea ere ematen da; gugandik ez datorren eskuzabaltasun batera eramaten gaituena. Are gehiago, beraien gabeziaz gure zaurkortasuna onartzen laguntzen digute. Modu honetan konprometituz, gizaki bakoitzaren duintasunaren errespetua lortzen lagunduko dugu.

Barkameneraino ailegatuko al gara? Apalkuntza mantentzearen errudun den katea eteteko beste biderik al dago? [12] Helburua ez da iragan mingarria ahaztea, ezta orainaldian gertatzen diren bidegabekerien aurrean itsu egotea ere. Baina Ebanjelioak barkamenaren bitartez zaurien gogoeta aurreratzeko, eta are gehiago, elkarrenganako keinu baten zain egoteaz landa joateko dei egiten digu. Hor topatuko dugu Jainkoaren semeen askatasuna.

Bai, bihotz berradiskidetu batekin borroka egitea nahi izango genuke, batasunaren bilatzaile gartsuak, gure adiskidetasuna guztiei zabaltzeko kapazak izanda.

Last updated: 2008-ko otsailaren 19a

Oharrak

[1Nekazal lurraldeetako gazteak bere janzki tradizionalez jantzirik Cochabambara ailegatu zirenean, hura koloreen jaia! Zelako poza izan zen Bolivia osoko lurraldeetako gazteak elkartu ahal izatea: menditik etorritakoak eta lautadakoak; hiritarrak zein baserritarrak. Topaketa honek frogatu zuen gazteek, bere bizitzeko erarekin, berradiskidetze mikroklima bat sortzen lagundu zezaketela. Ebanjelioa, Bolivian benetako berradiskidetze indarra izateko, gero eta kristau gehiagok bilatzen dute bere fedearen deian, funtsezko hondar kultural eta erlijioso tradizionala

[2San Paulorentzat, Kristok egindako berradiskidetzea kreazio osoari dagokio. “Gauza guztiak berarekin adiskidetzea, bai zerukoak eta bai lurrekoak” (Kol 1,20) Honengatik “Kristo Jesusek, jainkozko izaerako izanik, ez zion gogor eutsi nahi izan, bestela baizik, hustu egin zen bere handi-izateaz , eta zerbitzari izaera hartu zuen, gizakien antzeko eginez (Flp 2, 5-11).

[3Eskritura Santuak inspiraturiko hizkera poetiko batekin, liturgia ortodoxoak honela abesten du gabon egunean: “ Jainko Jaunak, bere eskuz modelatu zuten gizakia galduta ikusirik, zerua makurtuz jaitsi zen; Ama Birjina, santu eta garbitik jaio da; beregan, bere gorputzean hartzen du gizaki osoa”

[4Bigarren mendeko kristau batek, Lyongo Ireneok, honela esan zuen: “Bere maitasun amaiezinagatik, Kristo gu garen honetan bihurtu da, gu, erabat bera dena izateko”

[5Espiritu Saindua kreazioko arima bezalakoa da “Munduaren edertasuna, gaur egun ikusten dugun moduan, ezin izango zen berean mantendu Espirituaren bertuterik gabe (…) Edonon dagoelarik, mantentzen du, bizitasuna ematen dio zeruko eta lurreko gauza guztiei, eda sendotzen ditu (Joan Calvino. Instituzio Kristaua I, XIII, 14)

[6Jainkoarekiko kidetasuna ez da beti sentipenen mailan bizitzen; gugan, Espiritu Sainduaren presentzia sakonagoa da. Ezer sentitu gabe ere, otoitz egin dezakegu keinu oso sinpleekin: belaunikatuz, eskuak irekiz. Orduan Jainkoa bisitan datorkigu.

[7Beregana erakartzen dituenak, Jainkoak mundura bidaltzen ditu. Ikusi Markos 1, 17

[8Ikusi Lukas 10, 1-16

[9Roxanak, neska gazte boliviar batek adierazten du Elizak, orain dela gutxi Bolivian bizi diren giza tentsio indartsuetan, izaten saiatu dena “Zerk sortzen du herri baten amorrua eta haserrea? Maitasun faltak? Bere ahotsa entzuna ez direnen ezintasun sentimenduak? Herri baten sufrimenduaz partaide izan nahi denean, Jainkotik datorren itxaropenera gerturatzeko beharra sentitzen da . Horrela elizen ateak irekirik mantendu dira etengabeko otoitzerako, kanpaiek jo dute auzoetako bizilagunak informazio bileretara gonbidatzeko. Gazteek batasuna, elkartasuna eta adiskidetasunaren indarra deskubritu dute. Gazteok, Elizaren odol bizia gara, gure partaidetza eta gure energia ezinbestekoak dira

[10“Jainkoak dio: ahaztu al dezake amak bere haurtxoa, edo bere sabeleko umeari errukia ukatu? Ba, amak haurra ahaztuko balu ere, nik ez zaitut ahaztuko!

[11Elkar entzutea ezinbestekoa da harreman pertsonaletan, zein sozialetan, nazioartekoetan, herrialdeen eta kontinenteen artekoetan.

[12Cochabambako topaketan txunditu gaitu Chileko gazte askoren presentziak, bi herrialdeen arteko harreman gatazkatsuak ezagututa. Topaketaren azken egunean Chileko gazteek Boliviako gazteei adiskidetze keinu bat egin zieten, gaur eguneko eta iraganeko gatazkengatik barkamen eskutitz bat luzatuz.